2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

ARTZAIN TXAKURRA

Euskal artzain txakurra Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da. Garai batean Euskal Herri guztian barrena zabalduta, soilik azken hamarkadetan hasi da arrazaren kontserbazioan eta hautaketan lan egiten.
Euskal artzain txakurrak bi aldaera nagusi ditu:

Arrazaren historia

Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabilak izan diren. Prineoetako mendiko txakurrak eta nafar atzanorak hain zuzen.
Txakur hauetan oinarriturik hasi ziren Euskal Herrian egun hain ezagunak diren artzain-txakurren lehiaketak ospatzen.