Euskal Herriko mendiak
Euskal Herria
oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean
kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste
material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak
daude.
Euskal
Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia
izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi
delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta
Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta
Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.
Bi mendilerro
garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude,
ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste,
Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta
Aizkorri dira horien adibide.
Pirinioak
Pirinieok
Iberiar penintsula Europatik bereizten dute. Euskal Herria mendilerroaren
mendebaldean dago
Pirinioak
Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa
da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano
Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta
erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua
dago.
Euskal
Herriko Pirinioetan, mendirik altuenak hauek dira:
Hiru Erregeen
Mahaia, 2.428 m, Nafarroa Garaia
·
Ezkaurre,
2.050 m, Nafarroa Garaia
·
Arlas,
2.044 m, Nafarroa Garaia
·
Orhi,
2.017 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
·
Kartxela,
1.982 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·
Txamantxoia
edo Maze, 1.941 m, Nafarroa Garaia/Huesca
·
Otsogorrigaña,
1.922 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
·
Barazea
edo Sardekagaña, 1.893 m, Zuberoa
·
Lapazarra,
1.785 m, Nafarroa Garaia
·
Binbaleta,
1.758 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·
Gaztarrigaña
edo Mulidoia 1.732 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·
Bizkarze,
1.656 m, Zuberoa
·
Okabe,
1.466 m, Nafarroa Beherea
·
Ortzantzurieta,
1.567 m, Nafarroa Garaia
·
Adi,
1.459 m, Nafarroa Garaia
·
Saioa,
1.419 m, Nafarroa Garaia
·
Auza,
1.305 m, Nafarroa Garaia/ Beherea
·
Iturrunburu,
1.291 m, Nafarroa Beherea/ Garaia
·
Abodi,
1.537 m, Nafarroa Garaia
·
Idorrokia,
(Abodi) 1.492 m, Nafarroa Garaia
·
Goñiburu,
(Abodi) 1.464 m, Nafarroa Garaia
·
Berrendi,
1.354 m, Nafarroa Garaia
Toloño
mendilerroa
Kantauriar
mendilerroa Espainiako iparraldea eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen
mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480
kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloñoko
mendilerroa hartzen ditu bere baitan.
Kodesko
mendilerroa
Kodesko
mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik
altuena Joar mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu
dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes
eta Nazar udalerriak daude.
Aratz
mendia, Araban
Euskal
Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden
mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik
altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren
bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea
kostaldetik.
Barnealdeko
mendilerroak hauek dira:
·
Gorobel
·
Gasteiz
mendiak (Kapildui, 1.177 metro)
·
Urbasa
(1.000 metro inguruko goi-ordokia)
·
Andimendi
(Beriain, 1.493 metro).
·
Kostaldekoak,
berriz, mendilerro hauek dira:
·
Gorbeiako
mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
·
Anbotoko
mendilerroa (Anboto, 1.331m)
·
Elgeako
mendilerroa
·
Aralar
(Txindoki, 1.346m)
·
Oizko
mendilerroa (Oiz)