Basurdeaz ari gara:

Basurdea (Sus
scrofa) mammalia klaseko eta suidae familiako ugaztuna da. 90 – 150 cm inguru neurtzera iritsi daiteke eta 80 kg inguruko pisua pisatzera.
Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren antza
handia daukan animalia da. Leku batzuetan desagertuta dago, gizakiak akabatu
duelako, adibidez Britainiar Uharteetan.
Beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du; Ameriketara eta Ozeaniara adibidez. Gehienak, Afrikako iparraldean, Europan eta Asian bizi
dira. Ingurune guztietan bizi da baldin eta basoak badaude;
horiek beharrezkoak ditu eguna gordeta pasatzeko.
Ezaugarriak
Txerriak bezala, buru handia
eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu
luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak
baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate.
Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz
osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak
dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran bi behatzdun apatxa daukate.
Buztan zuzena dute, txerriarena ez bezala.
Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak
dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta
goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen
dituzte eta emeek ez dituzte arrek bezain luzeak. Basurdeak animaliaorojaleak dira, hau da, denetarik jaten dute: sustraiak, fruituak, karraskari txikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko
jana usaintzeko gauza dira.
Ugalketa
Emeak azaro edo abenduan araldian
sartzen dira eta orduan arra, bakarti bizi izan dena, hurbiltzen da emeen
taldera. Garai honetan borroka latzak egoten dira arren artean emeak
ernaltzeko. Lau hilabetera 2-6 kume jaioko dira. Kume hauek amarengandik esnea hartuko
dute hiru edo lau hilabetez eta urtebetera arrak joango
dira taldetik. Kumeek marra batzuk dauzkate bizkar aldean eta horri esker
errazago egiten zaie etsaiengandik ezkutatzea. Sei hilabetera, kumeak gorrixkak
dira eta heldutasun sexuala bi urterekin iristen zaie. Hemeretzi urte
arte bizi daitezke.
Emeak dira taldea gidatzen dutenak.
Habitata
Baso eta ingurune sastrakatsuak ditu gogoko basurdeak.
Egunez animalia ezkutaria izan ohi da, eta beharrezko zaio ingurune itxi eta
babestu samarra. Hala ere, itsasotik gertu ere bizi da eta ingurune irekietara
osteratxoak egiteko zale ere bada.
Bizimodua
Oso animalia soziala da eta ez du lurraldetasunarengatiko
edota bestela mugarekiko inolako lehiaketarik burutzen. Egunez sedentario
samarrak izaten dira, gauez, aldiz, 2 – 15 km burutzeko gai dira. Trosta arinez
mugitzen dira normalean eta larrialdi kasuan abiadura azkartzeko gai diren
arren, ez dira esprinta luzaroan mantentzeko gai.
Talde txikitan migratzeko joera dute, eme eta kumeez
osatuak. Taldeok 20 aletarainokoak izatera iritsi daitezke, baina orokorrean ez
da dozena erdi basurde baino talde handiagorik topatzen. Arrak taldeen
periferian bizi dira, araldian taldera jotzen dutelarik. Osterantzean bakartiak
izaten dira, nahiz eta batzuetan ar zaharrak beste ar gazte baten konpainian
ikusi izan diren arren.
Orokorrean behin-behineko ezkutalekuez baliatzen den
izakia dugu. Hala eta guztiz ere, kumaldiaren amaieran pertz erako oheak
osatzen ditu zuhaitz edota sastraken gerizpean. Bertan izaten ditu kumeak,
bizitzako lehen egunetan ezkutatuta eta amaren begirada zorrozpean biziko
direnak.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Basurdeak basoko ekosisteman ez du inolako etsai
naturalik, are gehiago, ekosistemaren dominatzaileetako bat dela esan daiteke.
Basurdea mugagabe hedatu da eta leku askotan gehiegizko populazioa dela eta
arazoak eragin ditu baratz eta flora basatian. Horrexegatik ehizaldiak antolatu
izan dira, ekosistemaren orekarako beharrezkoa gertatzen baita basurde
populazioa kontrolatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina