2013(e)ko urriaren 31(a), osteguna

EUSKAL MENDIAK

Euskal Herriko mendiak
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.
Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.

Pirinioak
Pirinieok Iberiar penintsula Europatik bereizten dute. Euskal Herria mendilerroaren mendebaldean dago
Pirinioak Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.

Euskal Herriko Pirinioetan, mendirik altuenak hauek dira:
Hiru Erregeen Mahaia, 2.428 m, Nafarroa Garaia
·         Ezkaurre, 2.050 m, Nafarroa Garaia
·         Arlas, 2.044 m, Nafarroa Garaia
·         Orhi, 2.017 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
·         Kartxela, 1.982 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·         Txamantxoia edo Maze, 1.941 m, Nafarroa Garaia/Huesca
·         Otsogorrigaña, 1.922 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
·         Barazea edo Sardekagaña, 1.893 m, Zuberoa
·         Lakhura, 1.877 m, Zuberoa/Nafarroa Garaia
·         Lapazarra, 1.785 m, Nafarroa Garaia
·         Binbaleta, 1.758 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·         Gaztarrigaña edo Mulidoia 1.732 m, Nafarroa Garaia/Zuberoa
·         Bizkarze, 1.656 m, Zuberoa
·         Okabe, 1.466 m, Nafarroa Beherea
·         Ortzantzurieta, 1.567 m, Nafarroa Garaia
·         Adi, 1.459 m, Nafarroa Garaia
·         Saioa, 1.419 m, Nafarroa Garaia
·         Auza, 1.305 m, Nafarroa Garaia/ Beherea
·         Iturrunburu, 1.291 m, Nafarroa Beherea/ Garaia
·         Abodi, 1.537 m, Nafarroa Garaia
·         Idorrokia, (Abodi) 1.492 m, Nafarroa Garaia
·         Goñiburu, (Abodi) 1.464 m, Nafarroa Garaia
·         Berrendi, 1.354 m, Nafarroa Garaia

Toloño mendilerroa
Kantauriar mendilerroa Espainiako iparraldea eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloñoko mendilerroa hartzen ditu bere baitan.

Kodesko mendilerroa
Kodesko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Joar mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes eta Nazar udalerriak daude.

Aratz mendia, Araban
Euskal Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea kostaldetik.

Barnealdeko mendilerroak hauek dira:
·         Gorobel
·         Gasteiz mendiak (Kapildui, 1.177 metro)
·         Urbasa (1.000 metro inguruko goi-ordokia)
·         Andimendi (Beriain, 1.493 metro).
·         Kostaldekoak, berriz, mendilerro hauek dira:
·         Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
·         Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)
·         Elgeako mendilerroa
·         Aralar (Txindoki, 1.346m)
·         Oizko mendilerroa (Oiz)





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina